XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Gaxo dagozan emakumeai ikustaldiak egin.

Euren liturjizko eginkizunaz gañera, alargunen pastoral betebearra eurak betetzen dabela orain, ikusten dogu.

3) Etxe partikularretan, emakumeai erlijiozko gaiak irakatsi.

4) Eleizetan, ate zaintza egin.

Dirudin baño garrantzi aundiagokoa da eginkizun ori: datorrenari, abegi, arrera ona, atsegiña, egin, etxean dala somatuarazteko; famili batean.

Ajolazko gauza bat: Diakonisen ordenazioa dakarre agiri batzuk: Apostoluen Araudiak, Nizea Batzarre-nagusiaren 19'garren kanonak, Kalzedonia Batzarre-nagusiaren 15'garren kanonak, Apostoluen Konstituzioak.

Batek ordenatzeko formula edo era emoten dau: esku-ezarketa, diakonoen jantzia jaztea, kaliza emotea... (batez ere Oriente'n eta Galias'en): beste batek, orretarako bear diran baldintzak: 40 urte izan; beste batek, zelan Gotzaiak berak egiten dauan ori esaten dau.

Oriente'ko diakonisen garrantzia, IV'gn eta V'gn gizaldietan, literaturazko agiriak eta inskripzio askok dakarre.

San Basilio'k, Epifanio'k, San Juan Krisostomo'k, San Jeronimo'k, aipatzen dabez.

Izen batzuk be aurkitu daitekaz: Olympias, San Gregorio de Nisa ta San Juan Krisostomo'ren laguna.

Sabiniana, San Juan Krisostomo'ren izekoa.

Makrina, Gregorio de Nisa'ren arreba.

Lampadion, biajin talde baten buru.

Andrazko komunidadetan zabalketa aundia izango du diakonadoak.

Diakonisa batek zuzentzen ditu.

Geroago, diakonisa orreri abadesa esango dautsoe, idazle askoren eritxiz.

Komunidade nestorianetan, diakonisa onek arrigarrizko eskubideak izango dabez: - ambonera joan daitekez Ebanjelioa irakurtzeko.

- lurrinkatzeko bidea dauke (intsentsua bedeinkatu, ez).

- abaderik ez dagonean: - Jauna emon monjai. - Sakramentua artu kutxatik (ez aldaretik), aizpa ta umeai emoteko.

ESAN DOGUNAREN ONDORENGOAK 1) Orain arte, apaiztasunera ez dira iritxi.

2) Andrazkoen ministerioa ta Gotzai ta abadeai emondako laguntza, emakumeen artean agiria izan da batez be.